XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- OINARRIZKO KONTZEPTUEN DEFINIZIOAK

Mekanizazio-prozesuetan erabiltzen diren kontzeptu batzuen definizioak.

Eragiketa

Piezak pieza-etxetik desmuntatu gabe, isolaturiko edo elkarturiko gainazal bat edo gehiago mekanizatzea da.

Ezarrera

Piezak pieza-etxean duen kokaera berri bakoitza da.

Pieza-etxearen euskarriak EG erreferentzi gainazalekiko ezarri behar dira beste edozein gainazalekiko baino lehen, horrela zentrukidetasunak, paralelismoak, eta abar ziurtatuz.

Fasea

Lanpostu batean pieza desmuntatuz edo desmuntatu gabe buruturiko eragiketa-multzoa da.

Faseak, konformazio-eragiketa handien izenez adierazten dira.

Torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, eta abar.

Azpifasea

Fase batean zehar ondoz ondoko eragiketek pieza desmuntatzea eskatzen badute, piezak pieza-etxean har dezakeen ezarrera adina azpifasetan banatzen da.

Prozesua

Fabrikazioa amaitu arte piezak dituen mekanizazio edo maneiatze-faseen jarraipen logikoa da.

Ibilbidea

Produkzio-lantegian zehar pieza batek egindako bideari ibilbide deritzogu.

Fase desberdinak burutzen direneko lanpostuek zehazten dute.